Ohiko galderak
Segurtasuna eta konfidentzialtasuna direla eta, behin bakarrik eman daiteke sarbide-kode bat.
Kodea galduko balu, informatzaileak hartu-agiria entregatu beharko luke BISera sartzeko edozein bide erabilita, eta informazio berria ireki beharko luke.
Zure komunikazioa aztertu ondoren jarraitu beharreko bidea zein izango den jakinaraziko dizugu. Ikerketa bat hasten bada aurreikusitako amaiera-data jakinaraziko dizugu. Epe hori gehienez 3 hilabetekoa izango da, zure jakinarazpenetik zenbatzen hasita, edo 6 hilabetekoa, ikerketa konplexua bada. Ikerketa amaitzean, emaitza jasoko duzu, edozein komunikazio jasotzeari uko egin ez badiozu edo komunikazio anonimoa aukeratu ez baduzu.
Izan ere, zure lankidetza eskuzabalak euskal administrazio eta eragile ekonomiko eta sozial guztiei laguntzen digu osotasun publikoaren kultura bultzatzen, arbitrariotasuna, ustelkeria, beste delitu eta arau-hauste batzuk saihestea, baita gaizki erabilitako diru publikoa berreskuratzea ere.
EZ. Inoiz ez zaizu eskatuko identifikatzea informazioa bidaltzeko. Modu anonimoan egin dezakezu, eta zure datuak ematea erabakitzen baduzu, Barneko Informazio Sistemaren arduradunaren Bulegoak edo, hala badagokio, Ministerio Fiskalak, edo agintari judizialak, hala eskatuz gero, baino ez ditu ezagutuko, eta ez zaie inola ere emango tartean diren pertsonei, ez laguntzaileei, ez eta sailetako titularrei ere.
Bai, AIPIren aurrean eskatu beharko dituzu babes-neurriak, 2/2023 Legearen arabera, baldin eta errepresalia horiek BISen informazio bat aurkeztearen ondorio badira, eta Legearen arabera baldintza jakin batzuk betetzen badituzte.
BIS sistemak informazio-komunikazioak bi modutan aurkezteko eta izapidetzeko aukera ematen du:
Anonimoak: informatzailearen izena eta datuak ezagutzen ez direla ziurtatzen dutenak dira (2/2023 Legea, 33 artikulua)
Ez anonimoak: informatzaileak bere datu pertsonalak aurkezten ditu, hala nola izena, abizenak, nortasun-agiriaren zenbakia edo posta elektronikoa (azken kasu horretan, helbide elektronikoan bertan agertzen diren datuen bidez identifikatzeko aukera ematen badu soilik). Informatzaileak eskubide hauek ditu:
- Bere nortasuna hirugarrenei ez ezagutaraztea (2/2023 Legea, 33.1). Lege honek baimentzen dituen sarbideetan eta komunikazioetan baino ez da ezagutaraziko.
- Zure datu pertsonalak datuak babesteari eta informazioaren segurtasunari buruzko araudia betez tratatzea.
Barne Informazio Sistema kudeatzeko beharrezkoak diren datu pertsonalen tratamendurako legitimazioa (EB) 2016/679 Erregelamenduaren (DBEO) 6.1.c), 6.1.e) eta 9.2.g) artikuluetan xedatutakotik eratortzen da, Arauhausteei eta ustelkeriaren aurkako borrokari buruzko informazioa ematen duten pertsonen babesa arautzen duen otsailaren 20ko 2/2023 Legean aurreikusitakoaren arabera eta 89/2023 Dekretuan, ekainaren 13koa, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren esparruan arau-hausteen berri emateko eta informatzaileak babesteko Barneko Informazio Sistema sortu eta arautzen duena.
Zertarako erabiltzen dira jarduera honen esparruan tratatutako datu pertsonalak?
Datu pertsonalak honako helburu hauek betetzeko tratatzen dira:
- Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoan sartuta dauden erakunde eta antolakundeetan egindako ekintza edo ez-egiteei buruz jasotako informazioa kudeatzea, baldin eta arau-hauste penal edo administratibo larria edo oso larria izan badaiteke, edo, hala badagokio, Europar Batasuneko Zuzenbidearen aurkako arau-hausteak, dagokion jakinarazpena egiten duten pertsonen ukigabetasuna bermatzeko eta babesteko esparru batean.
- Lan- edo lanbide-testuinguru batean lortutako arau-hausteei buruzko informazioa jakinarazten duten pertsonak babestea, funtzionario-, lan- edo estatutu-harreman baten esparruan (harremana amaituta egon daiteke edo ez); boluntariotza-erregimenean dauden pertsonak babestea, bekak dituztenak edo prestakuntza-aldietan daudenak, ordainsaria jasotzen duten edo ez kontuan hartu gabe; bai eta funtzionario- edo lan-harremana hasi ez duten enplegatuak ere, baldin eta arau-hausteei buruzko informazioa hautaketa-prozesuan zehar lortu bada
- Informatzailearekin zerikusia duten pertsonak babestea, hala nola: langileen legezko ordezkariak informatzaileari aholkularitza eta laguntza emateko eginkizunetan; informatzailearekin zerikusia duten eta errepresaliak jasan ditzaketen pertsona fisikoak (lankideak edo senideak); informatzaileak lan egiten duen erakundearen esparruan prozesuan hari laguntzen dioten pertsona fisikoak.
Barneko Informazio Sistemaren arduraduna sistema horren esparruan tratatutako datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna da.
Interesdunek arduradun horren aurrean egikaritu ahal izango dituzte datuak babesteko araudiak beren datu pertsonalei dagokienez aitortutako eskubideak.
Datu babesaren gaineko eskubideak egikaritu
Datuen babesaren arloko eskubideak baliatzeari dagokionez, eskubideak baliatzeko eskaera egin ondoren ez bazara ados geratu jasotako erantzunarekin, erreklamazio bat aurkez dezakezu Datuak Babesteko Euskal Bulegoan, edo erreklamazio bat Euskal Autonomia Erkidegoko Datuak Babesteko Ordezkariari.
Aurretiazko erreklamazioa datuak babesteko ordezkariaren aurrean
Datuak babesteko ordezkariarengana iristen den aurretiazko erreklamazio bakoitza aztertu egingo da, eta tratamendu-arduradunak (BISeko arduraduna) hari buruz hartutako erabakia jakinaraziko zaio informatzaileari, gehienez ere bi hilabeteko epean, jasotzen den egunetik zenbatzen hasita..
BIS sisteman dauden datuetara BISeko arduradunak baimendutako pertsonak baino ezin izango dira sartu BIS sistemaren aplikazioak erregistro-liburu bat du jasotako informazioei eta horiei dagozkien ikerketei buruz (Legean aurreikusitako baldintzak betez). Sarbidea ez da publikoa. Erregistro batera edo erregistro baten zati batera bakarrik sartu ahal izango da, prozedura judizial baten barruan, agintaritza judizial eskudunaren babespean eta agintaritza horren auto baten bidez.
ZKomunikazio batek datu pertsonalak dituenean, komunikazioa aurkezten duen pertsonak eskubidea du bere nortasuna hirugarrenei ez jakinarazteko. Otsailaren 20ko 2/2023 Legeak, arau-hausteei eta ustelkeriaren aurkako borrokari buruzko informazioa ematen duten pertsonen babesa arautzen duenak, baimentzen duenean bakarrik jakinarazi ahal izango da.
Datuen komunikazioa: Ukitutako erakundea edo erakundea atxikita dagoen saileko sailburu titularrari jakinarazi ahal izango zaizkio datu pertsonalak, informatzailearenak izan ezik, baldin eta ezinbestekoa bada jarduketetan parte hartzen duten pertsonak identifikatzea ikerketaren xede den informazioa emateko edo, informazio hori amaitzean, atzemandako arau-hausteak zuzentzeko eta dagozkion erantzukizunak argitzeko behar diren jarduerak hasteko. Era berean, informatzailearenak barne, informatzailearen edo haren familia- edo lan-ingurunearen aurkako edozein murrizketa edo errepresalia geldiarazten esku hartu behar badute.
BIS sistemak komunikazioak modu anonimoan aurkezteko aukera emango du.
Informatzaileak bere nortasuna adierazten duenean, identitatea agintaritza judizialari, Ministerio Fiskalari edo ikerketa penala, diziplinazkoa edo zehatzailea egiteko eskumena duen administrazio-agintaritzari baino ezingo zaio jakinarazi. Kasu horretan, informatzaileak ematen dituen datu guztiak gordeko dira, arauen arabera.
Bere nortasuna jakinarazi aurretik, informatzaileari jakinaraziko zaio, baldin eta ikerketa edo prozedura judiziala konprometitzen ez bada. Horretarako, agintari eskudunak idazki bat bidaliko dizu, datu konfidentzialak zergatik ematen diren azaltzeko.
Datu pertsonalak bildu ziren helburua betetzeko eta erantzukizunak zehazteko behar den denboran gordeko dira. Artxiboei eta dokumentazioari buruzko araudian xedatutakoa aplikatuko da.Jasotako informazioen erregistro-liburuko datuak eta barne-ikerketak ez dira inoiz gordeko 10 urte baino gehiagorako.
Eusko Jaurlaritzak Segurtasun Eskema Nazionala arautzen duen maiatzaren 3ko 311/2022 Errege Dekretuaren II. eranskineko segurtasun-neurriak aplikatzen ditu.


