euskadi.eus
Barneko informazio-sistema

Informazio bat aurkeztea

Informazioa emateko eta prozesuaren kudeaketa errazteko (aurretiko balorazioa eta ondorengo ikerketa) prestatutako kanalen batean sartu aurretik, informatzen diren jarduerei buruzko ahalik eta datu gehien biltzea gomendatzen dugu: lekua, datak, eragindako pertsonak, informatzen diren jarduketen berri duten beste pertsona batzuk, gertakariak edo jarduketak ahalik eta zehaztasun handienarekin eta horiek baloratzen laguntzen duen edozein ebidentzia.

Internet bidez: Kanal elektronikoa

Informazio bat aurkez dezakezu edo aurretik aurkeztutakoren baten jarraipena egin.

  • Informazioa elektronikoki emateko, webgunean sartu behar duzu formulariora.
  • Pantailan hainbat eremu agertzen dira, beharrezko datuekin osa ditzazun.
  • Aurrez aurreko hitzordu bat ere eska dezakezu, eta horren informazioa behar bezala dokumentatuko da.
  • Inprimakia bete eta bidali ondoren, erregistroa berretsiko dugu. Sartzeko gako bat bidaliko dizugu, gurekin harremanetan jartzeko eta izapideen jarraipena egiteko. Gorde gako hori modu anonimoan informatu baduzu, ezingo baita berreskuratu.
  • Kanal hau ere erabiliko dugu beste daturen bat eskatu behar badizugu.

Jarraipen-arloaren bidez, honako hauek egin ditzakezu:

  • Zure kasuaren izapidetze-egoera kontsultatu
  • Barneko Informazio Sistemaren Bulegoarekin (BIS) komunikatzea
  • Arau-hausteak komunikatzearen ondorioz izandako edozein motatako murrizketa edo errepresalia jakinaraztea

Kanal presentziala

Informazio bat aurrez aurre aurkezteko hitzordua eskatu helbide honetan:

Barneko Informazio-Sistema

Hezkuntza Liburutegi zaharra

Donostia-San Sebastián, 1

01010 Vitoria-Gasteiz

Araba

Ahots-postontzia

Informazioa bidali dezakezu 945 018 100 telefonoan audio mezu bat utziz.

Posta arrunta

Informazioa helbide honetara bidal dezakezu:

Barneko Informazio-Sistema

Hezkuntza Liburutegi zaharra

Donostia-San Sebastián, 1

01010 Vitoria-Gasteiz

Araba